GIZAGUNE

ZENTROA

"Gizagune, narriadura kognitiboa duten pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea sustatu eta mantentzera bideratutako zentroa da"

Narriadura kognitiboa duteneta ez duten pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea maila guztietan ahalik eta denbora gehien, sustatu eta mantentzeko zentro bat gara, eta, horretarako, kaltetutako pertsonekin eta haien senideekin batera lan egiten dugu.

Familiei ere arreta eskaintzen diegu, zaintza-jarraibideei buruzko prestakuntza eta aholkularitza bizi-egoera berri horri aurre egiteko. Horrela, lasaitasun eta segurtasun handiagoa lortzen dugu, eta behar dutenean, merezitako arnasaz gozatu ahal izango dute.

Gure zerbitzu espezializatuak narriadura kognitiboa duten pertsonen estimulazio kognitibo, afektibo, fisiko eta funtzionalera bideratuta daude; saio horiek taldean nahiz banakako saioetan egiten ditugu.

Gizagunen alzheimerra, dementzia baskularrak, dementzia frontotemporalak, iktusa, parkinsona, zahartzaroko ahanztura onbera eta abar dituzten pertsonekin lan egiten dugu, hasierako faseetatik hasi eta gaixotasun bakoitzeko fase aurreratuenetaraino.

Gure jarduerak prozesu honetan bizi-kalitatea hobetzera bideratuta daude, ariketa fisikoa, artea, eskulanak, ohitura osasungarriak eta tratamendu espezifikoak barne, gure programan nabarmentzen diren gaiei buruzko gomendio eta hitzaldiekin.