ZERBITZUAK

MOTRIZITATEA ETA MEMORIA

"Mantentze fisikorako eta memoria mantendu eta hobetzeko jarduera. Ariketen eta jokoen bidez, motrizitatea eta funtzio intelektual eta erlazionalak lantzen dira."

Pertsonek beren gorputz eta funtzio intelektualek nola funtzionatzen duten ikasiko dute, beren gaitasuna eta eguneroko bizitzan duten erabilera hobetuz. Aldi berean, pertsonek beren egoera afektiboa hobetzen dute, sasoian mantentzeko eta maila fisiko eta psikikoan hobetzeko gai direla egiaztatzean.

Zer lortu nahi den:

  • - Mugimenduen koordinazioa mantentzea eta estimulatzea, bai zabalak bai finak, oreka eta erreakzionatzeko gaitasuna.
  • - Eguneroko bizitzako jarduerekin lotutako gaitasunak mantentzen laguntzea (autonomia).
  • - Memoriaren prozesuetan inplikatutako gaitasun intelektualak estimulatzea (arreta, memoria, hizkuntza, elkarketa, kalkulua...) mugimenduaren eta hainbat ariketa ludikoren bitartez.
  • - Eguneroko bizitzan oroimena erraztuko duten estrategiak edo trikimailuak erabiltzen irakastea.
  • - Pertsonak beren egoera fisikoa eta psikikoa hobetzeko aukerez ohar daitezen lortzea.
  • - Jarrerak ezagutu eta doitzen eta oreka kontrolatzen laguntzea.
  • - Konfiantza- eta gozamen-giroa sortzea, taldean aktibatzeko eta parte hartzeko giroa.
  • - Jolasaren garrantzia azpimarratzea, kezka edo ezagutza berriak eskuratzeko tresna gisa.